77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Noaingo U.E. 1.4 exekuzio unitateko Birzatiketa Batzordeak sustatua, berriz ere behin betikoz onestea

Noain-Elortzibarko Udalak, 2004ko ekainaren 1ean egin bilkuran, bertan ziren guztiak bat etorrita erabaki du berriz ere behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 1. eremuko U.E. 1.4 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Noaingo 4. eremuko U.E.4. unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluan eta hurrengoetan, 167.ean eta hurrengoetan eta 76, 74 eta 62. artikuluetan xedatuarekin bat.

Noainen, 2004ko ekainaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0409292