77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Trafikoko arau-hausteen gaineko zehapenen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako zehapenak, ondoko zerrendan agertzen direnak, jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura arruntari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

Espte.: 2004018. Jabea: Pombar Sáinz, Carlos. Matrikula: 6967-BYY. Tokia: Jaime Urrutia, 30, Elizondo. Eguna: 2004/03/04. Ordua: 13:48. Zenbat.: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.

Espte.: 2003142. Jabea: Jiménez Valdés, Joaquín. Matrikula: NA-4628-AM. Tokia: Jaime Urrutia, 14, Elizondo. Eguna: 2003/12/11. Ordua: 12:11. Zenbat.: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.

Espte.: 2003132. Jabea: López Osés, Miguel M.ª. Matrikula: 6994-BNS. Tokia: Jaime Urrutia, Merkatuko Plaza, Elizondo. Eguna: 2003/10/21. Ordua: 13:59. Zenbat.: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.1.

Espte.: 2003131. Jabea: Romero Rodríguez, María del Mar. Matrikula: M-5947-YX. Tokia: Monseñor Berekoetxea, z.g., Elizondo. Eguna: 2003/10/22. Ordua: 09:48. Zenbat.: 30,05. Arau-haustea: ZEOko 91.2.H.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Udaletxean pagatzen ahal da (09:00etatik 14:00etara) edo posta igorpenaren bidez, zehatuaren izena, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia jasotzen baditu.

Epe hori iraganik isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

1._Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

2._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten den egunetik hasita.

3._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzi-Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean zehapena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Elizondon, Baztanen, 2004ko ekainaren 9an._Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0409539