77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

Z I Z U R

Hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2004ko lehen seihilekoari dagokiona, eta 2004ko landalurraren gaineko kontribuzioa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2004ko uztailaren 10ean amaitzen dela hirilurraren gaineko kontribuzioaren zergagatik 2004ko lehen seihilekoari eta landalurraren gaineko kontribuzioagatik 2004. urteari dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa hori ordainagiriaren atzeko aldean aipatzen diren banketxeen bulegoetako edozeinetan egiten ahal da, ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak hasiko premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2004ko ekainaren 7an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0409510