77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ABAIGAR

Aurrekontuko 1/2004 aldaketa hasiera batean onetsirik

Abaigarko herritarren batzarrak aho batez erabaki du 2004ko aurrekontuko aldaketa hau hasiera batean onestea.

GASTUAK:

43.160.100. Karriken eta plazen urbanizazioa: 12.000 euro.

Ostatua eta igerilekuak berritzea: 12.000 euro.

Lurrak erostea: 3.000 euro.

Guztira: 27.000 euro.

DIRUSARRERAK:

Diruzaintzako gerakina: 27.000 euro.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Abaigarren, 2004ko maiatzaren 26an._Alkatea, Jesús Guinea Crespo.

Iragarkiaren kodea: L0409194