77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

875/2004 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, maiatzaren 20ko 765/2004 Ebazpena zuzentzen duena.

Maiatzaren 20ko 765/2004 zenbakiko Ebazpena ikusirik, Unibertsitate honetako Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalako 11 lanpostu betegabe hornitzeko hautaprobetarako deialdia egiten duena eta 2004ko ekainaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dena.

I. Eranskinean akatsa izan dela erreparatuta, azaroaren 26ko 30/92 Legeko 105. artikuluarekin bat etorriz eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak proposatuz, bidezkoa da aipatu maiatzaren 20ko 765/2004 Ebazpena zuzentzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan eta Unibertsitateei buruzko abenduaren 24ko 6/2001 Legeko 20. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Ebazpenaren I. Eranskina aldatzea, lehen gaia ezabatuz. Gaitegiak hamasei gai izango ditu, argitaraturiko hamazazpiak izan beharrean.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Hirugarrena._Ebazpen honen aurka, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2004ko ekainaren 14an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0409838