II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
F A L T Z E S
Obrak adjudikaturik
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Udal honetako Gobernu Batzordeak 2004ko maiatzaren 27an egin bilkuran erabakita, Construcciones y Reparaciones La Nava, S.L. enpresari adjudikatu zaiola "Faltzesko Segundico etxearen orubea urbanizatzea" izeneko obra kontratua, hori delako proposamenik onena, 93 puntu lortu baititu.
Faltzesen, 2004ko maiatzaren 28an._Alkatea, Clemente Amátriain Azcona.
Iragarkiaren kodea: L0408748