77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E S P R O N T Z E D A

Udaleko kideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Esprontzedako Udalak, 2004ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"Udaleko alkatearen eta zinegotzien ordainsari eta bilkura-sarieei, 2003ko urriaren 22ko bilkuran onetsi baitziren, igoera aplikatzea, hain zuzen ere 2003. urteko K.P.I.ri dagokionaren adinakoa.

Udalak aurkako erabakirik hartzen ez badu, delako igoera hurrengo ekitaldietan besterik gabe aplikatuko da".

Aipatu ordainsari eta bilkura-sariei buruzko erabakia argitara eman zen 2003ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 26an.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Esprontzedan, 2004ko maiatzaren 26an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0409002