77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURIETA

Hasiera batean onetsirik udal ordenantzak

Murietako Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako udal ordenantza hauek:

_Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

_Zakurrak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki oholean jendaurrean jarri ondotik, interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Murietan, 2004ko ekainaren 3an._Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0409189