77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ACEDO

Ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

Acedoko Kontzejuak, 2004ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herrilurren aprobetxamenduen ordenantzako 7. artikuluaren aldaketa. Onespenaren erabakia 2004ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez baitu alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

7. artikulua. Erregu bakoitzaren prezioa 17,43 euro izanen da.

Acedon, 2004ko maiatzaren 31n._Kontzejuko burua, José Luis Gambra Soto.

Iragarkiaren kodea: L0408940