77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAITZ

Minusbaliatuei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako 2. artikuluaren aldaketa behin betikoz onetsirik

Araizko Udalak, 2004ko martxoaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Minusbaliatuei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzaren 2. artikulua aldatzea.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunean, iragarkia paratuta 53. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2004ko maiatzaren 3an, eta Udal honetako iragarki oholean. Inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantzaren 2. artikuluaren aldaketa behin betikoz onetsita dago.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Araitzen, 2004ko ekainaren 7an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

EZGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

1._Xedea.

Ordenantza honen xedea da ezgaitasuna dutenei aparkatzeko txartela ematea arautzea, Europako Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an egin zuen 98/376/CE Gomendioarekin bat, ezgaitasuna dutenek beren ibilgailua aparkatu ahal dezaten, ondotik joan-etorri handirik egin behar izan gabe.

2._Betebeharrak.

Aparkatzeko txartela eskuratzeko, beharrezkoa izanen da baldintza hauek betetzea:

Ezintasun iraunkorra duten gidariak

1. Minusbaliatuak indarra duen gidabaimena eduki beharko du.

2. Mugikortasun urria eragiten dion minusbaliotasuna pairatu beharko du, eta alderdi hauek egiaztatu:

A) % 33 edo %33 baino gehiagoko minusbalio mailaren egiaztagiria.

B) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbalioak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

_Ehun metro baino gutiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

Behin betiko ezgaitasuna dutenen familiako bizikideak edo zaindariak

1. Kontzesioa eskatzen den ezgaituarekiko famili harremana edo zerbitzu prestakuntza eta, kasua bada, elkarbizitza ziurtatzen dituzten agiriak.

2. Zaintza ematen zaion familiakideak mugikortasun urria eragiten dion ezgaitasuna jasatea. Alderdi hauek egiaztatu beharko ditu:

A) % 33 edo %33 baino gehiagoko munisbaliotasun mailaren egiaztagiria.

B) Nafarroako Osasun Zerbitzuko behar den departamentuak luzatutako osasun agiria, pairatzen duen minusbalioak modu larrian eragiten diola frogatzen duena, honetarako:

_Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.

_Ehun metro baino gutiago gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.

_Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta.

3._Eskariak.

Txartelen eskariak udal bulegoetan eginen dira. Eskabideari bigarren oinarrian zehazten diren egiaztagiriak erantsiko zaizkio, baita bi argazki ere, kolorezkoak eta karnet tamainakoak.

4._Arau-hausteak eta zehapenak.

Txartela eskuratzeko aurkezten diren datuak, egiaztagiriak, etab. faltsutzea arau-hauste administratiboa da, baita hura eskuratzea galaraziko luketen datuak ezkutatzea ere.

Orobat, txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea edo hirugarrenen txartelak erabiltzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Arau-hausteak zehatzeko, aldez aurretik zehapen espedientea abiaraziko da eta, haren ebazpena eman aitzin, interesatuei entzutea emanen zaie betiere. Espedientea Zehapen Ahalmena gauzatzeko Erregelamenduan xedatzen denari jarraikiz tramitatuko da.

Iragarkiaren kodea: L0409114