77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

227/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 7koa, Lozako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 1eko 525/2003 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 31ko 62/2003 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen Kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Lozako Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko martxoaren 8an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Lozako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide hauek izendatzea: Oscar Goñi Viguria, José Antonio Nuin Pellicer eta Alberto Nuin Iturri jaunak.

Iruñean, 2004ko ekainaren 7an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0409371