77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

277/2004 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Herri Lan zuzendariak emana, Legardako mugapeko bi finka "Iruña-Logroño autobia egiteko proiektua, Zizur Nagusia-Gares tartea" izenekoak ukituriko ondasunen zerrendan sartzen dituena.

Uztailaren 5eko 590/2001 Ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zen honako proiektu hau: "Iruña-Logroño autobia egiteko proiektua, Zizur Nagusia-Gares tartea". Jendaurrean jarri zen abenduaren 23ko 1308/2000 Ebazpenaren bitartez.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi duenez, beharrezkoa da N-111 errepidearen azpitik ura bideratzeko zanga bat egitea. Legardako mugapea ukitzen du. 3. poligonoko 203. lurzatian 200 m² behin betikoz okupatu behar dira eta 225 m² aldi baterako eta poligonoko bereko 206. lurzatian 140 m² aldi baterako okupatu behar dira.

Nafarroako Gobernuak, abuztuaren 5eko 182/2002 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jo zuen proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatzea. Adierazpen hori, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, ondoren behar diren aldaketei ere dagokie.

Horrenbestez, martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Legardako mugapeko bi finka "Iruña-Logroño autobia egiteko proiektua, Zizur Nagusia-Gares tartea" izenekoak ukituriko ondasunen zerrendan sartzea. 3. poligonoko 203. lurzatian 200 m² behin betikoz okupatu behar dira eta 225 m² aldi baterako (Juan José Eraso Olaso jaunarenak) eta poligonoko bereko 206. lurzatian 140 m² aldi baterako okupatu behar dira (Margarita Olaso Ayestarán andrearenak).

2. Juan José Eraso Olaso jaunari eta Margarita Olaso Ayestarán andreari dei egitea 2004ko uztailaren 2an Legardako Herriko Etxean ager daitezen, 9:00etan, ukituriko ondasunak okupatu aitzineko aktak eta, hala bada, behin betikoz okupatzekoak, egiteko.

Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesatuek alegazioak egin ditzakete idatziz, baldin eta akatsak zuzentzeko besterik ez badira; alegazio horiek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari zuzendu beharko zaizkio (San Ignazio Etorbidea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Legardako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

5. Ebazpen hau igortzea Legardako Udalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera eta lur horien jabeei.

Iruñean, 2004ko ekainaren 11n._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0409758