77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARASOAIN

Herrilurretako laborantzako aprobetxamenduen adjudikazioa, 2005-2012 aldirako, herritarrendako adjudikazio zuzenaren bidez

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutakoan, hamabost egun naturaleko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko, Barasoaingo Udalaren herrilarreen aprobetxamendua adjudikatzearren herritarren artean adjudikazio zuzena eginez.

Interesatuek, egungo arauetako eta herrilurren aprobetxamenduei buruzko udal ordenantzako legezko baldintzak betetzen badituzte, Barasoaingo udal idazkaritzan aurkeztu ahalko dituzte eskabideak, jendea hartzeko orduetan, hau da, 11:00etatik 12:30etara, astelehenetik ostiralera.

Prozedura honen bidez adjudikatzen ez diren loteak, enkante publikoaren bitartez adjudikatuko dira, indarra duen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, 2004ko ekainaren 4an._Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0409138