77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ondareko erantzukizunaren arloan Administrazio Publikoen Prozeduren Erregelamendua arautzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuko 7. artikuluan aurreikusirikoa betetzeko, interesatuari B/2004/60 espedientearen jakinarazpena egin ahal izan ez zaionez, aditzera ematen zaio Paz Prieto Sáenz-Tejada andreari 10 egun balioduneko epea duela, hau argitaratzen denetik hasita, espedienteko agiriak ikusi ondotik, alegazioak egin ditzan eta bidezko juzgatzen dituen agiri eta frogak aurkez ditzan.

Espedientea Ondare Departamentuan dago haren eskura, Herriko Etxeko lehengo solairuan.

Iruñean, 2004ko ekainaren 2an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0409202