77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2004/58. Jabea: Aritz Goñi Dorregaray. Matrikula: Tokia: Sadar etorbidea, z.g. (Mutiloabeiti). Eguna: 2004ko apirilaren 9a. Ordua: 17:53. Zenbatekoa: 90 euro. BSL: 47.1. ZEO: 118.1.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Isuna epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Arangurenen, 2004ko ekainaren 20an._Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0409095