77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Tasen itzulketa

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udalaren ediktuen oholean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak emaniko ebazpena, 03-3912 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa, eta Hiritar Babespen Alorrak horren gainean emaniko txostena, ebatzi dut Aitor Lebrón Ruiz jaunari 2.795,61 euroko itzulketa egitea, lurzoruaren gaineko aprobetxamendu bereziari buruzko tasa ordaindu baitzuen".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, 2004ko ekainaren 4an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0409089