77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A R T A X O A

Hirigintzako hitzarmena behin betiko onetsita

Artaxoako Udalak, 2004ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen Artaxoako 1. poligonoko 1429, 1430 eta 1431. lurzatiak garatzeko hirigintzako hitzarmena, Albañilería Suescun, S.L.k, Santo Hospital Patronatuko Batzordeak eta Artaxoako Udaleko alkate udalburuak sinatu baitute hainbat etxebizitza sustatzeko.

Hasierako onespenaren erabakia 2004ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 7an.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara orok jakin dezan.

Artaxoan, 2004ko ekainaren 2an._Alkatea, Pedro Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0409133