77. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

918/2004 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait organotako administrazio kontratazioari buruzko eskumen batzuk eskuordetzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 12.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko erakunde autonomoetan, kontratuak izenpetzeko ahalmena haien legezko ordezkariei dagokie, baina, 601.012,10 eurotik goitiko kontratuetarako, beharrezkoa izanen da atxikirik daudeneko departamentuaren titularrak aldez aurretik baimena ematea.

Apirilaren 19ko 173/2004 Foru Dekretuaren bidez hornidura eta laguntza kontratuak egiteko eskumenak arautu dira. Haren lehenbiziko xedapen indargabetzailean foru dekretu horretan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetu dira; bereziki, honako hauek: hornidura eta laguntza kontratuak izenpetzeko eskumenak antolatzen dituen urriaren 19ko 307/1998 Foru Dekretua; Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko gobernu organoen osaketa eta funtzionamendua onetsi zuen urriaren 22ko 443/1991 Foru Dekretuko 8.18 eta 13.7 artikuluak; Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutien gobernu organoen osaketa eta funtzionamendua onetsi zuen urriaren 28ko 451/1991 Foru Dekretuko 7.18 eta 16.7 artikuluak; Ubarmin Klinikako gobernu organoen osaketa eta funtzionamendua onetsi zuen azaroaren 4ko 496/1991 Foru Dekretuko 7.18 eta 11.7 artikuluak; Osasun Publikoaren Institutuaren egitura organikoa onetsi eta haren zerbitzu teknikoak arautu zituen martxoaren 29ko 89/1999 Foru Dekretuko 10.3 eta 5. artikuluak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuko 18.g), 30.2.b), 31.1.d), 38.r) eta 43.j) artikuluak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren azaroaren 26ko 30/92 Legeko 13. artikuluak ezartzen du administrazio publikoen organoek beren eskurantzen erabilpena eskuordetzen ahal dietela Administrazio beraren organoei, hierarkikoki haien menpekoak ez badira ere, edo berekin loturiko edo beren menpeko zuzenbide publikoko entitateei.

Horiek horrela, ikusirik Kontratazio Administratiboko Batzordeak egindako txostena,

Uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 81.3 artikuluan ezarritako zenbatekoa gainditu ez eta tramitatzeko dagokion faktura baizik eskatzen ez duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko hornidura kontratuak egiteko eskumena ondoren aipatzen diren organoei ematea:

a) Ondasun suntsigarrien hornidura kontratuak ondoko hauek eginen dituzte: Administrazio eta Antolaketa zuzendariak, Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariek, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutietako Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuetako buruek, Ubarmin Klinikako Kudeaketa Zerbitzuko buruak, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Kudeaketa zuzendariak eta Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak, bakoitzak bere jarduketa eremuaren barruan.

b) Ondasun suntsiezinen hornidura kontratuak ondoko hauek eginen dituzte: Administrazio eta Antolaketa zuzendariak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariak, Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak, Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutietako zuzendariek eta Nafarroako Ospitaleko, Bideko Ama Birjina eta Ubarmin Klinikako zuzendariek, bakoitzak bere jarduketa eremuaren barruan.

2. Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 81.3 artikuluan ezarritako zenbatekoa gainditu ez eta tramitatzeko dagokion faktura baizik eskatzen ez duten lanetarako eta laguntza teknikorako kontratuak ondoko hauek eginen dituzte: Administrazio eta Antolaketa zuzendariak, Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariek, Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutietako zuzendariek, Ubarmin Klinikako zuzendariak, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendariak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak eta Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariak, bakoitzak bere jarduketa eremuaren barruan.

3. Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariari eskuordetzea ondoko ordainketa hauek egiteko baimena: konturako ziurtagiriak, material inbentariagarriaren eta beste hornidura batzuen ordainagiriak, konponketa eta mantentze soileko obra eta laguntza teknikorako kontratuak, organo eskudunak haien gastua onetsi baldin badu betiere.

4. Adieraztea ebazpen honen bitartez egindako eskuordetzeari jarraikiz ematen diren administrazio ebazpenetan inguruabar hori aipatu behar dela espresuki eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandakotzat hartuko direla ondorio guztietarako.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketa zuzendariari, Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariei, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutietako Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuetako buruei, Ubarmin Klinikako Kudeaketa Zerbitzuko buruari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Kudeaketa zuzendariari, Osasun Publikoaren Institutuko zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko zuzendariari, Tutera eta Lizarrako Osasun Barrutietako zuzendariei, Nafarroako Ospitaleko, Bideko Ama Birjina Ospitaleko eta Ubarmin Klinikako zuzendariei eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0408837