75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TIRAPU

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

Udalak, 2004ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen hasiera batean 2004ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta maiatzaren 12an argitaratu zen, 2004ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betikoz onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betikoz onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 24.559,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak eta bertzelako dirusarrerak: 220,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 16.905,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 14.501,00 euro.

7. kapitulua._Adm. orokorretik entitatera transf.: 60.276,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 102.992,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 223.453,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 6.382,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 39.155,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 3.182,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: euros 6.355,00 euros.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 164.772,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 3.607 euro.

Gastuak, guztira: 223.453,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Tirapun, 2004ko maiatzaren 31n._Alkate udalburua, Joaquín San Martín Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L0408868