75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TORRALBA DEL RIO

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Torralba del Rioko Udalak, aurtengo maiatzaren 19ko osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen: 2004rako aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak hasiera batean onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Torralba del Rion, 2004ko maiatzaren 20an._Alkate udalburua, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L0408613