75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren 2004ko aurrekontu arrunteko 3. aldaketa hasiera batean onetsirik

Lizarrako Udalak, 2004ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian, 3. aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Lizarrako Udalaren 2004ko aurrekontu arruntean. Halaber, erabaki zuen Herriko Etxeko iragarki oholean espedientea jendaurrean egotea, hamabortz egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoa betetzeko.

Lizarran, 2004ko maiatzaren 20an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0408611