75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

129bis/2004 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Nafarroako Lanbide Heziketako industri prestakuntza zikloetarako materiala erosteko kontratazio espedientea onesten duena, 238.377,01 euroan gehienez ere, BEZa barne.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Lanbide Heziketako industri prestakuntza zikloetarako materiala erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

_Mota: lehiaketa.

_Xedea: Nafarroako Lanbide Heziketako industri prestakuntza zikloetarako materiala erostea.

_Aurrekontua: 238.377,01 euro, BEZa barne.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera-gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Klausula administratibo partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude aztergai, Nafarroako Gobernuaren web orriaren Kontratazio Atalean (http://www.cfnavarra.es); halaber, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 848-426530 eta 848-426606 telefonoetan emanen dira argibideak.

Iruñean, 2004ko ekainaren 4an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

PROPOSAMEN EREDUA

........................ jaun/andreak, ...........(e)koak, ................ren izenean, Nafarroako Lanbide Heziketako industri prestakuntza zikloetarako materiala erosteko 2004ko .....aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

1. lotea._Industri hornidurak: 32.831,73 euro.

2. lotea._Soldadurako ekipoak: 17.150,00 euro.

3. lotea._Pneumatika-hidraulikako materiala: 24.439,41 euro.

4. lotea._Elektrizitateko ekipoetarako materiala: 80.973,20 euro.

5. lotea._Elektronikako tresneria: 13.250,00 euro.

6. lotea._Altzari arautu gabeak: 18.386,42 euro.

7. lotea._Altzari arautuak: 34.118,24 euro.

8. lotea._Automozioko materiala eta ekipoak: 17.228,02 euro.

(Eguna eta proposatzailearen izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0409233