75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ROCAFORTE

Hasiera batean onetsirik 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak

2004ko maiatzaren 14an, Rocaforteko Kontzejujo Batzorde Kudeatzaileak, bertzeak bertze erabaki hau hartu zuen:

2004rako aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak hasiera batean onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 279.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Hasierako onespenari buruzko iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Kontzejuaren iragarki oholean paratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzorde Kudeatzaileak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Rocaforten, 2004ko maiatzaren 17an._Alkate kontzejuburua, José Miguel Ozcoidi.

Iragarkiaren kodea: L0408603