75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 8/2004 aldaketa hasiera batean onetsirik

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko maiatzaren 21eko bilkura arruntean, Udalaren 2004ko aurrekontu orokorreko 8/2004 aldaketaren espedientea onetsi zuen hasiera batean, hain zuzen ere kreditu gerakinak sartuko baitira (aurrekontua 2003.ekoa da, luzatua). Hori guztia, Udalaren 2004ko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrietako 13.ari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.ean xedatuari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, bizilagunek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2004ko maiatzaren 25ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0408553