75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 2/2004 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko martxoaren 12ko bilkura arruntean, Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketaren espedientea onetsi zuen hasiera batean, hain zuzen ere kreditu transferentzia bat eginen baita. Hori guztia, Udalaren 2003ko aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ari jarraituz.

2004ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarkia argitaratu zen, apirilaren 28an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, lege bereko 202.1 artikuluarekin bat ezarritako hamabortz eguneko epea alegazio edo erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

_Kontusail goitituak:

05 12104 13001 kontusaila. "Laneko kalte-ordainak". Zenbatekoa: 31.350,00 euro.

Kontusail goitituak, guztira: 31.350,00 euro.

_Kontusail beheitituak:

01 11100 10002 kontusaila. "Alkatetzaren soldata". Zenbatekoa: 31.350,00 euro.

Kontusail beheitituak, guztira: 31.350,00 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Barañainen, 2004ko maiatzaren 25ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0408552