75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko Arlo Ekonomikoko teknikari izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 7ko 1326/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko Arlo Ekonomikoko teknikari izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi du.

1._Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko irailaren 1eko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko Arlo Ekonomikoko teknikari izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzea da. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, plantillan 1334, 6739, 6740, 6741, 6742, 6743, 6744, 6745, 6746, 6747, 6748, 6749 eta 6750 zenbakiak dituztenak eta Ingurumen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikiak, Iruñean aritzekoak.

_6 txanda irekian.

_6 igoera txandan.

_1 lanpostu txanda murriztuan, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten pertsonentzat.

1.2. Hauta-probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, txanda irekikoei gehituko zaie.

Minusbaliotasuna duten pertsonentzako txandako lanpostuak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako ordenaren arabera.

Orobat, igoera txandan edo/eta minusbaliatuentzako txanda murriztuan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok probak gainditzen badituzte, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiko 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean 2.1.2. atalean ezarritako eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.3. Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuek A mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden izangaiek bertan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.6. Izendatutako izangaiek lanlekua duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2._Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizirik ere.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintzak:

Igoera txandako izangaiek, aurreko idatz-zatian adierazitako betebeharrez gain, hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostuen maila berean edo baxuagoan egotea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren xedapen gehigarrietatik zortzigarrenean ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko langileek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.1.3. Ezgaitasunak dituzten pertsonendako txandako izangaiek bete beharreko berariazko baldintza.

Ezgaitasunak dituzten pertsonendako txandako izangaiek, 2.2.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute 100eko 33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna.

2.2. Aurreko betebeharrak izendatuak izateko proposaturiko hautagaiek egiaztatu beharko dituzte, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako epean eta moduan.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredua Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratu ahalko da (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña) edo interneteko www.navarra.es helbidean, dela deialdia argitaratu zen aldizkari ofizialetik abiatuta, dela Zerbitzuen Katalogoan, Lan Publikoaren atalean, deialdiaren aipamenetik abiatuta. Eskaera-orrian, izangaiek adierazi beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emandako agiriaren fotokopia konpultsatuaren bidez.

3.3. Eskabideari, behar bezala beterik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Azterketa egiteko eskubideen tasa pagatu ezik, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonak, organo eskudunak emandako agiriaren kopia konpultsatuaren bidez.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egin den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren errentaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Argibide Bulegoan adierazpenaren eredua emanen da. Interneten, lehen aipatu den webgunean ere aurkitzen ahal da, deialditik beretik.

2.2 oinarriak esanak esan, deialdian igoera txandaren bidez parte hartu nahi duten izangaiek, eskabideaz gain, 2.1.2 atalean aipatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Ignacio Arrizabalaga Rodríguez jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Maria Luisa García Mayayo andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Francisco Javier Aurrecoechea Gutiérrez jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Programazio Ekonomikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Fernando Sala Ibarrola jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Ataleko burua.

_Mahaikidea: Pedro Pascual Arzoz jauna, Ekonomia Aplikatuaren Arloko irakasle titularra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Saila.

Ordezkoa: Pedro Cebrián Leyún jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Ataleko burua.

_Mahaikidea: Langileen ordezkari bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak proposatu beharrekoa.

Ordezkoa: Langileen ordezkari bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak proposatu beharrekoa.

_Mahaikide idazkaria: Amaya Larequi Górriz andrea, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: María Irache Fernández Arellano andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Ataleko burua.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2005eko urtarrilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean finkatuko dira lehenbiziko proba hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu gainerako proben iragarkiak, betiere erregelamenduaren arabera.

6.2. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenbizikoa: Praktikoa. Epaimahaiak gai zerrendako I. eta II. zatietako gaiei buruz proposaturiko galdera eta kasuak garatu eta konpondu beharko dira.

Epaimahaiak ariketa hori egiteko zenbat denbora dagoen adieraziko du haren hasieran.

Bigarrena: Teorikoa. Gehienez ere 5 orduz gai zerrendako I., II. eta III. zatietako gai bana idatziz erantzun beharko da, hiru gai guztira, alegia, zozketaz aukeratuak.

Hirugarrena: Teorikoa. Gehienez ere 5 orduz gai zerrendako IV., V. eta VI. zatietako gai bana idatziz erantzun beharko da, hiru gai guztira, alegia, zozketaz aukeratuak.

Laugarrena: Praktikoa. Gai zerrendako V. eta VI. zatietako gaien gainean Epaimahaiak proposatuko dituen galdera eta kasu zehatzak jorratu eta erantzun beharko dira.

Epaimahaiak ariketa hori egiteko zenbat denbora dagoen adieraziko du haren hasieran.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenbizikoa: 30 puntu bitarte.

Bigarrena: 24 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 8 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

Hirugarrena: 24 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 8 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

Laugarrena: 22 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Kanpo geratuko dira ariketa bakoitzaren gehieneko puntuazioaren gutxienez erdia ateratzen ez duten izangaiak edo gai edo kasu batean 0 puntuazioa ateratzen dutenak.

6.5. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat alboan dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.7. Hautapen probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena eta gainditu dutenen zerrenda, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketa izanez gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Hori eginda, berdinketak oraindik jarraitzen badu, kontuan hartuko da ariketetan eskuratutako puntuazioa, haien ordenari jarraikiz.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren 2 fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

f) % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua dagoela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua, baldin eta ezgaitasunak dituzten pertsonendako txandako lanpostu bat lortu nahi bada.

g) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa izateko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen agiriak.

Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datozen izangaiekin beteko ditu hutsuneak, eta haiekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hauta-probak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, 8.3 ataleko bigarren lerroaldean aipatzen den salbuespena salbuespen, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak betetzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. 100eko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik.

Hala ere, izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gaineko txostenaren arabera.

9._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Administrazio Publikoko Adar Ekonomikoko teknikari lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4. atalak agintzen duen moduan.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, lanpostu horiek esleituko zaizkie.

10._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2004ko ekainaren 7an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................................................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat): ......................... Sorteguna: .................................... Sorterria: .................................... (....................................) Nazionalitatea: ......................................... Helbidea: ......................... (kalea, zenbakia), ............. herria, ............. probintzia, ............... posta kodea, ............. eta telefonoa (........... laneko telefonoa) duena,

Zure aurrean agertu eta adierazten du:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ..................................... izateko .............. lanpostu ................... bidez betetzeko deialdian ondoko txandan parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an):

f Txanda irekia

f Igoera txanda(*)

f Minusbaliatuentzako txanda murriztua(*)

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

Ez dela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez dela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela, edo erantsitako agirien bidez frogatzen duela tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

f Ezgaitasuna duela eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaltzen dira eskatutako egokitzapenak eta horien zergatikoa).

f Minusbaliatua dela frogatzen duen agiria aurkezten duela, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela(*).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen duela(*).

Horrenbestez,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .................. izateko .......... lanpostu ................... bidez betetzeko deialdian onar dezaten eskatzen du.

Iruñean,........(e)ko .........................aren .................(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

2. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. ZATIA

1._Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak. Enpresaburuei eta etekinei buruzko teoriak.

2._Ekoizpena enpresan: ekoizpen prozesuen kontzeptua eta motak. Eraginkortasuna eta ekoizkortasuna: kontzeptua, neurketa eta epe labur, ertain eta luzerako hobekuntza. Kostuak enpresan: kitatze puntuaren azterketa.

3._Merkaturatzea enpresan. Produktuaren bizitza-zikloa. Banatzeko bideak: izaera, eginkizunak eta hautaketa. Publizitatea: publizitateko ekintza eta mezuaren tresnak, haien eraginkortasunaren neurketa. Prezioak: helburuak, finkatzeko politika eta metodoak.

4._Inbertsioa eta finantzaketa enpresan: Finantzaketaren zikloa. Inbertsioak ebaluatzeko metodoak. Inflazioaren eta zergen ondorioak.

5._Enpresaren finantzaketa. Kanpoko finantzaketa. Baloreen merkatua. Epe labur, ertain eta luzerako kreditua. Factoring eta leasing direlakoak.

6._Enpresaren finantzaketa. Barneko finantzaketa. Mantentzearen bidezko autofinantzaketa. Amortizazioen eginkizun finantzarioak. Aberastearen bidezko autofinantzaketa. Autofinantzaketaren ondorio biderkatzailea. Autofinantzaketaren abantailak eta eragozpenak.

7._Ekipo ondasunetarako inbertsioa. Ekiporik komenigarriena hautatzea. Ekipo baten bizitza hoberena. Inbentarioetarako inbertsioa eta haren kostua: stocken tamaina hoberena zehaztea. Heltzeko batazbesteko epea eta maliobra-funtsa. Kapitalaren kostua eta finantzak palankaz jasotzea.

8._Administrazioaren eginkizunak enpresan. Plangintza. Plangintzaren osagai, epe eta helburuak. Antolaketa: antolaketaren egitura, sistema eta diseinuak. Planifikatu eta kontrolatzeko sistema integratuak.

9._Enpresaren balorazioak. Oinarrizko printzipioak. Metodoak. Kontabilitatez kanpoko balorazioak.

10._Erabakiak hartzeko teoria. Ziurtasunez eta ziurgabetasunez erabakitzea. Erabaki zuhaitzak.

11._Posizio neurriak: nagusiak eta ez nagusiak. Barreiadura neurri erabatekoak eta erlatiboak. Asimetria eta kurtosiko neurriak. Kontzentrazio neurriak.

12._Bi dimentsioko banaketaren erregresioa eta koerlazioa. Askotariko erregresioa. Multilerrokidetasunaren arazoa.

13._Zenbaki indizeak: bakunak eta konposatuak. Serie estatistikoen deflaktazioa. Loturak eta oinarri aldaketak. Gehien erabiltzen diren indizeak: KPI bereziki aipatuko da.

14._Probabilitatearen teoria. Banaketa ereduak. Banaketa normala eta haren ondoriozko eginkizun batzuk. X2 Pearson, T Student eta F Snedecor.

15._Denborazko serieak: ezaugarriak eta autokorrelazioa. Denborazko serieen osagarriak. Mendeko joera. Urtaroetako aldaketak. Fluktuazio ziklikoak. Iragarpena.

16._Inferentzia estatistikoa. Laginketa. Populazioa eta lagina. Hipotesien estimazio eta egiaztapena. Laginketa metodoak. Laginketen ezaugarrien batazbestekoa eta bariantza.

17._Metodo ekonometrikoak. Bi aldagairen eredu lineala. Gutxieneko estimatzaile koadratikoak. Koerlazio kofizientea. Bariantzaren azterketa. Iragarpena.

18._Metodo ekonometrikoak. Orotariko eredu lineala: hipotesiak, gutxieneko estimatzaile koadratiko arruntak (MCO). MCO ereduko inferentzia.

II. ZATIA

1._Finantza eragiketa bakunak: kapitalizazioa eta deskontua. Finantza eragiketa konposatuak: kapitalizazioa eta deskontua.

2._Errentak. Kontzeptuak eta sailkapena. Errenta egiazkoak, iraunkorrak eta aldakorrak. Errenta zatikatuak. Bizitza osorako errentak.

3._Maileguak: Amortizazio sistemak: errenboltsu bakarra, amortizazio kuota iraunkorra, urteko sari iraunkorra, aritmetikoki eta geometrikoki handituz doazen urteko sariak. Amortizazio metodoa korritu zatikatuen bidez. Kapitala osatzeko eragiketak.

4._Jesapen normal klasikoak eta alde bateko zein biko ezaugarri komertzialak dituztenak. Jesapen normalizagarriak: amortizazio prima dutenak, amortizazio lehorra dutenak, loteak dituztenak, korrituen ordainketa zatikaturik daukatenak, administrazioaren aldian aldiko gastuak dituztenak.

5._Kontabilitateko plan orokorra. Kontabilitateko printzipioak, kontu taula, kontabilitateko definizio eta zerrendak. Orotariko eragiketen erregistroa.

6._Kontabilitateko plan orokorra. Urteko kontuak eta memoria Kontabilitateko Plan Orokorrean. Balorazio arauak.

7._Sozietate anonimoen kanpoko kontabilitateko eragiketen erregistroa. Osaera, kapitala eta haren aldaketak, jesapenak egitea, eraldaketa, bategitea eta likidazioa.

8._Kostuen kontabilitatea. Kontzeptuak eta sailkapena. Kostuen eredu eta metodoak.

9._Egoera-orri finantzarioen azterketa. Helburuak eta metodoak. Epe laburrerako egoera-orri finantzarioa aztertzea. Epe luzerako egoera-orri finantzarioa aztertzea.

10._Egoera-orri finantzarioen azterketa. Funtsen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria. Diruzaintzako egoera-orria. Emaitzak eta errentagarritasuna aztertzea. Itopuntua eta eragiketak palankaz jasotzea.

11._Kontu auditoriako legezko esparrua. Auditore lanbidearen arautzea Europako Batasunean. Auditoriako arauak Espainian. Auditoriako txostena eta auditoreak luzaturiko beste txosten berezi batzuk.

12._Kontu auditoriako alderdi teknikoak. Lanerako paperak. Auditoriari aplikaturiko teknika estatistikoak. Balantze arloetako auditoria eta gal-irabazien kontuaren auditoria.

13._Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Historia, bilakaera eta gaurko egoera. Kontabilitateko printzipioak. Kontabilitate publikoaren ingurune juridiko-ekonomikoa. Kontabilitate publikoaren helburuak. Kontabilitate publikoaren informazioaren betebeharrak. Enpresen kontabilitate finantzarioarekin egokitzea.

14._Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Kontu taularen deskripzioa. Obligazioak eta gastuak: kontzeptua eta motak, ezagutzeko eta zenbatzeko irizpideak. Kobratzeko eskubideak eta dirusarrerak: kontzeptua eta motak, ezagutzeko eta zenbatzeko irizpideak. Kontabilitateko eragiketen erregistroa.

15._Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Entitate publikoen urteroko kontuak. Balorazio arauak.

16._Administrazio publikoen kontabilitateko magnitudeak aztertu eta interpretatzea, ondareari, ekonomiari eta finantzei dagokienez.

17._Kontrola eta auditoria sektore publikoan. Auditoriako printzipio eta arauak. Auditoriako txostena. Kanpoko kontrola eta erakundeetako organoak.

III. ZATIA

1._Banakako enpresaburua: gaitasuna, ezgaitasuna eta debekuak. Merkatari bihurtzeko probaldia eta izatetik gelditzea. Enpresaburuaren laguntzaileak. Ezkontideen arteko sozietateak.

2._Merkataritza sozietatea: kontzeptua eta motak. Sozietate kolektiboa: kontzeptua, merkataritza izaera, bazkideen eskubide eta eginbeharrak.

3._Sozietate komanditarioa: kontzeptua, merkataritza izaera, sozietatearen kapitala, bazkideen eskubide eta eginbeharrak.

4._Sozietate anonimoa: kontzeptua, osaera, helbidea, kapitala.

5._Sozietate anonimoa: bazkideen ekintza eta nolakotasuna, sozietateko organoak.

6._Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua, osaera, sozietatearen kapitala, organoak.

7._Kooperatibak: kontzeptua, izaera eta araubide juridikoa.

8._Merkataritza sozietateak desegin eta likidatzea. Biltzen dituen eragiketak, desegiteko arrazoien arabera. Sozietateen eraldaketa.

9._Ordainketa etendura. Aurrerakariak eta legezko kontzeptua. Etendurako kasuak. Adierazpenaren ondorioak. Etendurako konponbidea. Hitzarmena.

10._Porrota. zergatikoak eta motak. Porrotaren adierazpenaren ondorioak. Porroteko organoak. Aktiboa eta pasiboa likidatzeko eragiketak. Porroteko konponbideak. Hitzarmena.

11._Merkataritza kontratuak. Kontzeptua eta ezaugarriak. Gauzatze motak, era eta probaldia. Preskripzioa Merkataritza Zuzenbidean.

12._Administrazio Publikoaren nozioa. Lege formala, legegintza delegatua eta Lege Dekretua: kontzeptuak. Erregelamendu-ahalmena: kontzeptua eta mugak. Erregelamendu motak. Arauen hierarkia.

13._Administrazioaren egintzak: kontzeptua, ezaugarriak eta sailkapena. Administrazioaren egintzaren osagaiak: eskumena, edukia, xedea eta forma. Egintza tazituak eta isiltasun administratiboa. Egintza administratiboaren jakinarazpena.

14._Egintza administratiboen balioa eta betearazi beharra. Administrazioaren egintzen eraginkortasunik eza eta atzera egitea.

15._Kontratu administratiboak: Izaera juridikoa, motak eta osagaiak. Iraungipena.

16._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea. Aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Administrazio publikoak eta haien harremanak. Administrazio publikoetako organoak.

17._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea. Administrazio publikoen jarduera. Administrazioaren xedapen eta egintzak. Administrazioaren prozedurei buruzko xedapen orokorrak:

18._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea. Egintzaren aztertzea bide administratiboan. Akzio zibilak eta lan-akzioak erabili aurreko erreklamazioak. Zehatzeko ahalmena. Administrazio Publikoen, haien agintarien eta haien zerbitzuko langileen erantzukizuna.

IV. ZATIA

1._Ogasun Publikoa. Eragiketa finantzarioa: kontzeptua. Jarduera finantzarioaren esparrua: Sektore publikoa: buruturiko eragiketak. Sektore publikoaren egitura eta tamaina Espainian eta Nafarroan.

2._Jarduera finantzarioaren bestelako erakundeak: Enpresen sektore publikoa: enpresa publikoen kontzeptua, justifikazioa eta azterketa ekonomikoa. Enpresen sektore publikoa Espainian eta Nafarroan.

3._Estatuaren eginkizun ekonomikoak: sektore publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintasunak. Sektore publikoaren jardueraren arrazoiak. Sektore publikoaren eginkizun nagusiak. Estatuaren esku hartzea eta epai publikoak.

4._Sektore publikoaren hazkundeari buruzko teoriak. Gastu publikoaren bilakaera Espainian eta Europako Batasunean.

5._Gastu publikoa ongizate estatuan: gastu sozialak. Ekoizpen publikoa pribatuaren aurrean. Prestazio ekonomikoak. Gastu fiskalak.

6._Aurrekontua: kontzeptua. Aurrekontuen prozesua: prestatu, onetsi, burutu eta kontrolatzea. Aurrekontuaren printzipioak. Aurrekontuen sistema eta egiturak: programakako aurrekontuak aipatuko dira bereziki. Aurrekontuaren kontrola. kontrol motak.

7._Dirusarrera publikoak: kontzeptua eta ezaugarriak Sailkapenerako irizpideak. Ondareko dirusarrerak: kontzeptua eta esangura. Merkataritza eta industriako jardueren ondoriozko dirusarrerak.

8._Dirusarrera publikoak: kontzeptua eta motak. Zergak: kontzeptua eta motak. Tasa eta prezio publikoak: kontzeptuak, motak, ezberdintasunak. Kontribuzio bereziak: kontzeptua eta ezaugarriak. Tributu parafiskalak.

9._Kreditu eragiketen bidezko dirusarrera finantzarioak. Zor publikoa: kontzeptua eta izaera. Zor publikoaren motak. Zorraren zikloa. Berdintasun fiskala eta zor publikoaren bidezko finantzaketa: zorraren zama arazo.

10._Araubide arrunteko autonomia erkidegoek dirusarreren arloan duten ahalmen finantzarioa: kontzeptua, eboluzio historikoa eta mugak. Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa. Estatuko tributuak autonomia erkidegoei lagatzea, abenduaren 27ko 21/2001 Legearen arabera. Horren bidez autonomia erkidegoak finantzatzeko sistema berriko neurri fiskal eta administratiboak arautu ziren.

11._Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Itun Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren sistemak. Araubide arruntarekiko ezberdintasun nagusiak eta bien artekoak.

12._Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen historia. Nafarroaren eta Estatuaren arteko gaur egungo Hitzarmena. Diru ekarpena.

13._Nafarroaren eta Estatuaren arteko armonizazio fiskalari buruzko arauak. Eskumenak zehaztea eta pertsona fisikoen errenta, sozietateen gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga eta fabrikazioko zerga bereziak ordainarazteko administrazio eskuduna.

14._Nafarroako tributu sistema. Fabrikazioko zerga bereziak: zergapeko egintza, sortzapena eta zerga oinarriak.

15._Nafarroako tributu sistema. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Zergapeko egintza eta ordainarazpenak. Subjektu pasiboak. Zerga oinarria: osagaiak, zehaztapena, errenta motak: integrazioa eta konpentsazioa. Tributu zorra. Ondarearen gaineko zerga.

16._Nafarroako tributu sistema. Sozietateen gaineko zerga. Zrgapeko egintza. Subjektu pasiboak eta salbuespenak. Zerga oinarria: osagaiak eta zehaztapena. Errenta motak: integrazioa eta konpentsazioa. Tributu zorra.

17._Nafarroako tributu sistema. Oinordetzaren eta dohaintzen gaineko zergak. Zergapeko egintza eta ordainarazpenak. Subjektu pasiboak eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Tributu zorra. Ondareko eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergak. Zergapeko egintza. Subjektu pasiboak. Zerga-oinarria. Tributu zorra.

18._Nafarroako tributu sistema. Balio erantsiaren gaineko zergak. Zergapeko egintza: aplikazio eremua: barne eragiketak, Europako Batasunaren barruan eskuratzea. Zergaren sortzapena. Salbuespenak. Subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria. Karga-tasak. Zergaren kenkaria: orotariko arauak, kenkariaren kasu bereziak. Itzulketak. Araubide bereziak.

19._Nafarroako toki korporazioen aurrekontua. Edukia, eginkizunak eta egitura. Herrietako aurrekontuen printzipioak. Herrietako aurrekontuen zikloa. Aurrekontuen kontrola. kontzeptua, motak eta erakundeak.

20._Araubide arrunteko eta foru araubideko toki korporazioen udal tributu sistema. Zergak, tasak eta kontribuzio bereziak.

21._Araubide arrunteko eta foru araubideko toki korporazioek beste administrazio publikoen zergetan parte hartzea. Kreditu eragiketak toki korporazioetan.

V. ZATIA

1._Merkatu perfektuak: Eskaria eta prezioak. Prezioen egitekoa. Eskaria. Kontsumitzailearen eskariaren eta merkatuaren bihurgunea. Merkatuaren eskaintza. Eskaintza eta eskaria lege. Prezioa, balioa eta kostua. Eskaintzaren eta eskariaren bihurguneen gorabeherak.

2._Merkatu inperfektuak: monopolioak eta konkurrentzia inperfektua. Merkatuetan sartzeko eragozpenak.

3._Merkatu inperfektuak: Oligopolioak. Kolusioa. Oligoposten arteko konkurrentzia.

4._Lan eskaintza. Eskaintzaren bihurgunea. Aisiaren eta kontsumoaren artean hautatzea. Politika fiskala eta lan eskaintza. Giza kapitala eta hezkuntza: haren ondorioak lan eskaintzan.

5._Ekoizpenaren teoria. Haren faktoreak. Ekoizkortasunaren legeak. Ezkoizpenaren kostuak. Eragimen teknikoa eta ekonomikoa.

6._Espainiako multzo ekonomikoak. Ondasun eta zerbitzuen gaineko eragiketak. Banatzeko eragiketak. Erakundeen sektoreen kontuak. Kontu finantzarioa.

7._Input-output eredua Input-Output taula. Input-Output azterketaren aplikazioak: biderkatzaileak, kateak edo loturak, kanpoko menpekotasuna.

8._Ordainketen balantza eta trukatze tasak. Nazioarteko ekonomiaren eta ordainketen balantzaren arteko harremanak. Ordainketen balantzaren egitura. Ordainketen balantzako saldoa eta Banku Zentralaren egitekoak. Dibisen merkatua. Trukatze tasen sistema finkoak eta aldakorrak.

9._Politika ekonomikoaren helburuak, epe laburrera eta luzera. Hierarkia eta helburuen arteko liskarrak. Helburuen eta tresnen arteko harremanak.

10._Politika fiskala: oinarriak eta funtsezko edukiak. Gastu publikoa, zergak eta haien eragina jardueraren mailan. Egonkortzaile automatikoak. Gastu publikoa, zergak eta aurrekontuetako saldoa Zorra eta haren ondorioak defizit publikoan. Politika fiskalaren eraginkortasuna.

11._Diru politika. funtsak eta oinarrizko edukiak. Oreka diru merkatuan eta diru politikaren tresnak. Diru kopuruaren eta korritu tasen kontrola. Diru politikaren egitura. Diru politikaren eraginkortasuna.

12._Errenta politika. Lansariak eskaintza gaineratuan. Errenta politikaren helburuak: inflazioa eta langabezia. Errenta politikaren erabilgarritasuna: lansarien indiziazioa.

13._Inflazioa. Kontzeptua eta motak. Haren zergatikoen gaineko teoriak. Langabeziaren eta inflazioaren arteko harremanak.

14._Ziklo ekonomikoak. Teoriak. Faseak. Hazkunde iraunkorra. Joera eta zikloa.

15. Kapitala: kontzeptua eta motak. Haren eginkizunak. Kapitalaren sorreraren gaineko teoriak. Aurrezkia: motak eta teoriak. Korrituak.

16._Eskualdeetarako politika: kontzeptua eta helburuak. Eskualdeen hazkundearen gaineko teoriak. Barrutik eraginiko garapena, lana sortzeko tokian tokiko ekimenak.

17._Eskualdeak garatzeko politika Espainian. Oraindik oraingo bilakaera. Helburuak eta tresnak. Lurraldearteko Konpentsazio Funtsa. Lurraldeen arteko desorekak zuzentzeko eskualdeetako pizgarriei buruzko legea.

18._Egiturazko funtsak Espainian: 1., 2. eta 3. helburuetako jarduketak. Kohesio Funtsa eta haren aplikazioa Espainian.

19._Finantza sistema baten kontzeptua eta ezaugarriak. Merkatu finantzarioen sailkapena. Finantza sistema baten eginkizunak. Espainiako finantza sistemaren egitura.

20._Espainiako Bankua eta haren eginkizunak. Europako Banku Zentrala. Diru merkatuak. Merkatu kapitalista.

VI. ZATIA

1._Espainiako 1978ko Konstituzioa: egiteko prozesua. Ezaugarriak. Egitura.

2._Autonomia Erkidegoak. Espainiako Estatuaren izaera lurralde antolaketaren ikuspegitik. Autonomia estatutuak. Izaera. Ezaugarriak. Edukia. Eskumenak Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean banatzea.

3._Espainiako Konstituzioko eskubide ekonomiko eta sozialak. Konstituzioaren eredu ekonomikoaren printzipio iradokitzaileak eta helburuak.

4._Europako erkidegoak. Sorrera eta bilakaera. Europako Batasunaren Ituna.

5._Europako erakundeak. Parlamentua. Batzordea. Kontseilua. Justizia Auzitegia. Kontuen Auzitegia. Ekonomia eta Gizarte Batzordea.

6._Europako Batasuneko sistemaren oinarrizko askatasunak: salgaien zirkulazio librea eta Batasuneko merkataritza politika. Langileen zirkulazio librea eta politika soziala. Kokatu eta zerbitzuak askatasunez emateko eskubidea. Kapitalen zirkulazio librea.

7._Europako Batasuneko aurrekontua: dirusarrerak eta gastuetarako politika nagusiak. Konkurrentziarako politika.

8._Europako Batasuneko eskualdeetarako politika. Helburuak. Estatuetako eskualdeetarako politiken koordinazioa. Egiturazko funtsen erreforma. Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsa. Nafarroa eta FEDER.

9._Europako Batasuneko Nekazaritzarako Politika. Helburuak. Batasuneko merkatu antolamenduak. Gizarte eta egiturazko politika. FEOGA eta Nafarroa.

10._Europako politika soziala. Europako Gizarte Funtsa. Nafarroa eta FSE.

11._Ekonomia eta diru politika. Europako diru sistema. Euroa.

12._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa Prestakuntza prozesua. izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

13._Nafarroako Foru Erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera. Eginkizunak. Haren erregelamendua. Funtzionamendua: osoko bilkura eta batzordeak. Comptos Ganbera.

14._Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Lehendakaria. Kontseilariak. Foru Komunitatearen Administrazioa. Foru dekretu eta aginduak. Egintzak eta errekurtsoak.

15._Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Haien ordenamendua Foruaren Hobekuntzan: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Autonomia erkidegoekiko lankidetza hitzarmen eta akordioak.

16._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. egitura eta edukiaren azterketa.

17._Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Edukia eta aurrekontuen prozesua.

18._Nafarroako industria sektorea: Nafarroako Gobernuaren industria politika.

19._Zerbitzuen sektorea Nafarroan. Makromagnitude nagusiak eta ekoizpen adarren araberako banaketa.

20._Lan merkatua Nafarroan. Eskura dauden iturri estatistikoak. Populazio aktiboa, lan-tasa eta langabezia. Sektore, eskualde eta adinen araberako banaketa. Nafarroako Gobernuak lana sortzeko ematen dituen laguntzak.

21._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Kontratu motak. Kontratuen osagaiak. Kontratuen iraungitzea.

Iragarkiaren kodea: F0409113