75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARBARIN

Barbaringo Udalaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Barbaringo Udalak 2004ko maiatzaren 13an egin bilkuran hasiera batez onetsi zituela 2004. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Barbarinen, 2004ko maiatzaren 13an._Alkate udalburuak, Faustino Uriarte Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0408167