75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Larre enkantea

Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko maiatzaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen baldintzen plegua onestea, ondoko bazkalekuetako belarrak 2004ko uztailaren 1etik 2006ko irailaren 30era bitarte enkante bidez saltzeko. Abere zama ardi buruen kopuru hauen bidez zehazten da:

URTEKO BALIOA BEHIN-BEHINEKO

Barcelosa 3.460 368 69,20

Hornazos 6.034 483 120,68

Monte Altoko 4. 6.708 638 134,16

lotea

Majada Vacas-P. 4.191 349 83,82

Gómez

Santico 5.709 386 114,18

Sasillo 2.879 271 57,58

Valdetellas 1 4.666 260 93,32

Eskaintza edo proposamenen aurkezpena: Tuterako (Nafarroa) herrilurretako larreak aprobetxatzeko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek beren proposamenak aurkezten ahalko dituzte Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (HLZ), 15 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken egun balioduneko 13:30ak arte.

Eskaintzak plegu itxian aurkeztuko dira eta, udal ordenantza horretan eskatzen direnez gain, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onetsi zuen 280/1990 Foru Dekretuaren 182. artikuluak aipatzen dituen agiriak eta abeltzaintzako ustiapenaren liburuaren kopia konpultsatua ere sartuko dira bertan.

Proposamenak irekitzeko jendaurreko ekitaldia Tuterako Udaletxean (Plaza Vieja, 1) izanen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Baldintzen plegua zein gainerako agiriak interesatuen eskura daude, aztergai, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren, Mendien eta Landa Ingurumenaren Departamentuan eta HLZan.

Lehenbiziko enkantean adjudikazio hartzailerik suertatzen ez bada, bigarren enkantea eginen da, hasierako prezioa ehuneko hamar beheratuta, zortzi egun naturaleko epean, lehenbiziko enkantea egiteko finkatua dagoen egunaren biharamunetik hasita, halaxe xedatzen baita Ondasunen Erregelamenduari buruzko 280/1990 FDko 156. artikuluan.

Halaber, bigarren enkantea ere hartzailerik gabe gelditzen bada, hirugarren enkantea eginen da, hasierako prezioa ehuneko 20 beheratuta, zortzi egun naturaleko epean, 2. enkantea egiteko finkatzen den egunaren biharamunetik hasita.

Tuteran, 2004ko ekainaren 7an._Zinegotzi delegatua, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0409513