75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BAZTAN

N-121-B errepidearen Elizondoko eta Elbeteko zeharbidea urbanizatzeko lanak kontratatzea

Modalitatea: lehiaketa irekia.

Xedea: Baztango Udalaren N-121-B errepidearen Elizondoko eta Elbeteko zeharbidea urbanizatzeko lanak egitea.

Mota: lan horiek kontrata bidez burutzeko aurrekontua: 1.470.678.96, BEZa barne.

Enpresa sailkapena: A-2-c, E-1-e, G-3-b, G-4-b

Proposamenak aurkeztea: Udal honetako Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita sei egun naturaleko epean.

Behin-behineko fidantza: Baztango Udaleko Gordailuzaintzan 29.413,58 euro, dirutan edo legezko abalaren bidez, utzi izanaren frogagiria.

Dokumentuak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztan Balleko Etxean irekiko dira, jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunetik, hamargarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua, bai eta lanaren proiektua ere, lehiatzaileen eskura daude, Elizondon dagoen Baztan Balleko Etxeko bulegoetan.

Baztanen, 2004ko ekainaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................................, bizilekua ....................., helbidea .............................., NAN zkia.: ............................., nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz (dagokion bezala): ............................... Lehiaketa bidez .................................................. lanak egiteko kontratuaren proiektuaz eta klausula administratibo partikularrez jabeturik ............................., aipatu dokumentuei zuzenean atxikirik burutzeko konpromisoa hartu dut, ......... (letraz) ................... eurotan gehi ......... (letraz) ..... euro BEZari dagozkionak; guztira ............. (letra eta zenbakiz) ..................... eurotan.

(Data, lekua eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0409363