75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AZAGRA

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Azagrako Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:

Kontratuaren xedea: Azagrako argiteria publikoa berritzeko obrak, I. fasea

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 254.886,18 euro.

Enpresaren sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, d kategoria.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte; egun hori balioduna ez bada, epea handik aurrerako lehenbiziko egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Azagrako Udalaren bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Proposamen eredua: klausulen pleguan bildutakoa.

Proiektu teknikoa eta klausulen plegua interesatuen eskura daude Azkoiengo Copia Copia kopia dendan (Julián Gayarre kalea).

Azagran, 2004ko ekainaren 4an._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: L0409111