75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MILAGRO

Makalak enkantean, ehuneko 10 merkeago

Eman gabe gelditu baita 2004ko maiatzaren 12an egindako makalen enkanteko 2. lotea (2004ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 19koa), enkante berria eginen dela iragartzen da ehuneko 10 merkatua:

Lotea: 2. Alderdia: La Higuerilla. Zuhaitz kopurua: 248. Zur bolumena: 292,640 metro kubiko. Balioa: 15.765,69 euro.

Proposamenak Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, udal diruzaintzan hasierako prezioaren % 2 utzi izanaren frogagiriarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Proposamenak ireki eta, bidezkoa bada, behin-behineko adjudikazioa Udaleko bilkura aretoan eginen dira, hurrengo hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Baldintza ekonomiko-administratiboak eta fakultatiboak ikusgai egonen dira udal idazkaritzan, eta enkantea hastean irakurriko dira.

Milagron, 2004ko ekainaren 1ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............................., adinez nagusia, herria: ......................, kalea: ............., zenbakia: ........, nire izenean edo honako entitate hau ordezkatuz: .................., helbidea: .............., kalea: ............., zenbakia: ................ 2004ko ............aren ......(e)an, ......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako .......... zenbakiko lotearen truke, ......... (letraz eta zenbakiz) ........ euro eskaintzen ditut, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0409108