75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXALAR

Oihan enkantea, % 20 merkeago

Udal honek plegu itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarri du honako oihan probetxamendua:

1. lotea: Zulobi alderdian 3.804 zuhaitz (insignis pinua), 3.390 m³ zur eta 600 m³ enbor dituenak. Hasierako prezioa: 115.344 euro (BEZa kanpo).

2. lotea: Arrantzelai, Irusasi eta Arrikolokota alderdietan, 6.410 zuhaitz (insignis pinua, larizio eta alertze) 538 m³ zur eta 564 m³ enbor dituztenak. Hasierako prezioa: 6.457,60 euro (BEZa kanpo).

Proposamen ekonomikoak, beherean azaltzen den ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira, udal dirutzaintzan behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 sartu izanaren gordekinarekin batera, 2004ko uztailaren 28ko hamabiak baino lehen. Proposamenak biharamuneko ordu berean irekiko dira.

Baldintzak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da enpresaren kalifikazio agiria aurkeztea.

Etxalarren, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

PROPOSAMEN EREDUA

..................................... J/Ak, ................ (e)n bizi eta .............. N.A.N. duenak, oihan lotea saltzeko ............... (e)ko ............ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Etxalarko Udalak argitara eman zuen iragarkiaren berri izanik eta ezarritako baldintzak onartzen dituelarik, ................. zuhaitzeko lotearen truk ......................... (letra eta zenbakitan) ....................... euro eskaintzen ditu (BEZa kanpo).

(Herria, sinadura eta data)

Iragarkiaren kodea: L0409107