75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2004ko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, Ogasun eta Kontuen Informazio Batzordeak proposaturik, Yeseros kaleko 1ean dagoen Udalaren jabetzako higiezineko bajeraren besterengarritasuna deklaratu zuen. Halaber, hori besterentzeko espedientea abiaraztea erabaki zuen, zeina enkante bidez, tramite irekian eta prozedura arruntaren bitartez eginen baita, haren esleipena arautzen duen baldintzen pleguan zehazten denari jarraituz.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: hilabetea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00ak arte, eta larunbatetan, 9:30etatik 13:30ak arte).

Plegua: Udaleko Ogasun bulegoetan eta Udaleko web orrian (www.tudela.com), "Ogasuneko tramiteak" atalean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko ekainaren 1ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0409083