75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ABLITAS

Lehiaketa, "4b unitatea, San Francisco Javier kalea eta beste batzuk" urbanizatzeko obrak adjudikatzeko

Udal honek, 2004ko maiatzaren 7an erabakita, lehiaketa bidezko lizitaziorako deia egin du, obra hau kontratatzeko:

Kontratuaren xedea: "4b unitatea, San Francisco Javier kalea eta beste batzuk" urbanizatzeko obrak adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Tramitazio arrunta.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 167.807,91 euro. (BEZa eta bestelako kontzeptuak barne).

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, c kategoria. G taldea, 4. azpitaldea, c kategoria. I taldea, 1. azpitaldea, b kategoria.

Egiteko epea: 2 hilabete.

Proiektua eta adjudikazioa arautuko duen baldintzen plegua udal bulegoetan ikusi ahalko dira, iragarpenak irauten duen bitartean.

Orobat, interesatuek haren kopia eskuratu ahalko dute Tuterako "Teco-Tudela" kopia-dendan, Eza kaleko 7an.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturalean, eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte.

Aurkeztu beharreko agiriak. Baldintza administratiboen pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Ablitasko Udaleko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bost egun baliodun iragan eta eguerdiko ordu bata arte.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Ablitasen, 2004ko maiatzaren 26n._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0409037