75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

L E D E A

Udalkideen kalte-ordainak

Ledeako Udalak, 2004ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa._Udalbatzako kideendako kalte-ordainak zehaztea, beren egitekoetan ari direnean sortzen diren gastuengatik:

Kilometrajeagatik, Nafarroako administrazio publikoetarako langileendako urte bakoitzean ezartzen den zenbatekoa (0,26 euro/km, 2004rako).

Gainerako gastuetarako, egiazki ordaindutako zenbatekoak, haien egiaztagiriak ekarritakoan.

Bigarrena._Erabaki hau argitara ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean paratuz eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ledean, 2004ko ekainaren 1ean._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0409319