75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

218/2004 FORU DEKRETUA, martxoaren 31koa, Biotzariko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 1eko 525/2003 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen, martxoaren 31ko 62/2003 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Biotzariko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko maiatzaren 31ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Luis Javier Ochotea de Carlos, Gustavo del Castillo de Carlos, José Enrique Iturri Malón, Germán Salvador Egea eta José María Alonso Bortiri Biotzariko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 31n._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0408836