75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARILLAS

Udaleko hautetsien ordainsariak

Barillasko Udalak, 2004ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, ordainsari hauek ezarri zizkien udalkideei, eta 2004ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra:

1. Organo kolegiatuetara joateagatik:

Alkatea: osoko bilkuretara eta informazio batzorde iraunkorretara joateagatik, 155 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere 7.414 euro urtean.

Zinegotziak: zinegotzi bakoitzak, osoko bilkuretara eta informazio batzorde iraunkorretara joateagatik, 155 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere 893 euro urtean.

2. Zinegotziei beraien karguetan aritzean sortutako gastuen ordainak, Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauei eta, horiek garatzeko, osoko bilkurak onesten dituenei jarraikiz.

Bilkura sarien eta kalte-ordainen zenbatekoa urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2004ko maiatzaren 20an._Alkate udalburua, María Teresa Martínez Baigorri.

Iragarkiaren kodea: L0408548