75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A L T S A S U

Udal Plana hasiera batean onetsirik

Altsasuko Udalak, 2004ko maiatzaren 28an eginiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Altsasuko Udal Planaren aldaketa, Urrucegui, S.L.k sustatua 3. poligonoko 373, 374 eta 375. lursailetan. Javier Flores Galarza eta Elena Medina Layuno arkitektoek idatzi dute.

Espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2004ko ekainaren 7an._Alkatea, Asun Fdez. de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0409168