75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARGOTA

Laborantzako herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2004ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, arauzko quorumarekin, erabaki zuen Laborantzako herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketa onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da eta argitara emanen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioetarako.

Bargotan, 2004ko ekainaren 7an._Kudeaketa Batzordeko burua, Saturnino Fernández García.

Iragarkiaren kodea: L0409084