75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Aldaketa Udal Planeko Hirigintzari buruzko Araudiaren II. eranskinean, B 04 unitate morfologikoaren fitxez eta hiri lurzoru sendotuko behe solairuaren garaieraz den bezainbatean

Andosillako Udalak, maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko Hirigintzari buruzko Araudiaren II. eranskina, B 04 unitate morfologikoaren fitxez eta hiri lurzoru sendotuko behe solairuaren garaieraz den bezainbatean, Andosillako Udalak sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Andosillan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0408355