75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legearen menpeko fitxategi automatizatuak

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2004ko maiatzaren 19an, honako ebazpen hau eman zuen:

DAL 04-MAI-19 (1/PR).

"IKUSIRIK Informazioaren Segurtasun Batzordearen proposamena, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritakoa betez,

Hau xedatu dut:

Lehenbizikoa._"Udalaren egoitzetako sarreren kontrola" fitxategia sortzea; haren ezaugarriak dekretu honen I. eranskinean biltzen dira.

Bigarrena._"Udaleko langileak" fitxategiko identifikazio datuen atala aldatzea, II. eranskinean biltzen den bezala idatzirik geldituko baita.

Hirugarrena._Eranskinetako fitxategien sorreraren eta aldaketaren berri emanen zaio Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskripzioa egin dadin.

Laugarrena._Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 25ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: L0408434