75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BUÑUEL

Ezgaituei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2004ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezgaituei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Buñuelen, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0408441