75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VALTIERRA

Musika Eskolaren ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Valtierrako Udalak, 2004ko maiatzaren 14an egin bilkuran, hau erabaki zuen boz batez:

1. Hasiera batean onestea Musika Eskolaren ordenantzako aldaketa.

2. Jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, aipatu ordenantza onesteko erabakia, hogeita hamar egunean eduki ere, interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Valtierran, 2004ko maiatzaren 20an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0408385