75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2004ko maiatzaren 20an egin bilkura arruntean, ondoko ordenantza fiskalak hasiera batean onestea erabaki zuen:

_Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

_Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen hirurehun eta hogeita bostgarren artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzak aldaketa behin betikoz onetsita egonen dira eta osorik emanen dira argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Andosillan, 2004ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0408514