75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

59/2004 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 8/2002 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren lanerako prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen.

Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, urtarrilaren 10eko 8/2002 Foru Aginduaren bidez, langabeendako lanerako prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura (3. helburua) arautu zuen. Foru agindu hori tresna erabilgarria gertatu da langabe talde batzuei lana emateko modua hobetzeko, askotan lan munduan sartzea lortu baita.

Hala ere, denboraren denboraz ikusi da desorekaren bat dagoela lortu nahi diren helburuen eta arauko hitzen artean. Horregatik komenigarri dirudi araua aldatzeak, helburuak lortzea eragozten dieten estutasun batzuk kenduz, prestakuntza ekintzetan gehieneko ordu kopurua agerraraztea, hala nola.

Horrenbestez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritzako Kontseiluak aldaketa honi adostasun txostena eman ondoren,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 8/2002 Foru Aginduko 8. artikuluko lehen lerroaldea aldatzea. Foru agindu horren bidez, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuan eta Nafarroako Enplegurako Planean aurreikusi diren lanerako prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura arautu zen. Honelaxe geldituko da:

"8. artikulua. Prestakuntza moduluek gutxienez ere 25 ordu iraunen dute eta gutxienez ere 10 ikasleri emanen zaizkie, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz behar bezala azalduriko salbuespenezko kasuetan izan ezik. Partaideek langabeak izan beharko dute edo baldintza kaxkarretako lana eduki".

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2004ko ekainaren 3an._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0409066