75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

390/2004 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Estatu Batuetako irakasleek eta Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleek euren artean lanpostu trukaketa egiteko deialdia ebatzi eta dagokion gastua onesten duena.

Urriaren 15eko 697/2003 Ebazpenaren bidez, Foru Komunitateko irakasleek eta Estatu Batuetako irakasleek 2004-2005 ikasturtean euren artean lanpostu trukaketa egiteko deialdia onetsi zen, Fulbright batzordeak eta Hezkuntza Departamentuak sinatutako lankidetza hitzarmenaren babesean. Hitzarmen hori urriaren 7ko 439/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Hautapena egin da eta Hezkuntza Departamentuko eta Fulbright Batzordeko agintariek hautapen batzordearen proposamena onartu dute. Horretaz gain, Estatu Batuetako irakasle eta zentroekin egin gogo diren trukaketetarako proposamenak egin dira.

Trukaketa onartzeko edo hari uko egiteko epea amaitu denez, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuak proposatu du deialdia ebazteko eta hautatutako izangaien zerrenda onesteko. Halaber, eskatu du horretarako aurreikusitako gastua, urriaren 15eko 697/2003 Ebazpenaren bidez onetsia (ekonomiako 188. espedientea), baimentzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hautapen batzordeak aukeratutako izangaien zerrenda onestea. Batzordea deialdiko 5. puntuan zehaztu zen eta Hezkuntza Departamentua eta Fulbright Batzordea dira haren buruak:

Cristina Muñoz Malo andrea

Tafallako "Sancho el Mayor" BHI

NANa: 25167564K

Sagrario Gil Pérez andrea

Cintruenigoko "La Paz" DBHI

NANa: 16017026X

2. Sagrario Gil Pérez andreak aurkeztutako ukoa onartzea, bai eta lanpostu hori bete gabe uztea ere, bestelako hautagairik ez dago eta.

3. 10.000 euroko gastua onestea, deialdiko 8.4 puntuan ezarri baitzen, Cristina Muñoz Malo andreari ordaintzeko atzerriko aldi baterako egoitzarengatik.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den libramendua egin dezala, 10.000 euro guztira. Zenbateko hori 2004ko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Hizkuntz irakasleen prestakuntza" izeneko 422002 41540 2266 421200 kontusailetik pagatuko da (kontabilitateko 188. espedientea).

Interesatuari elkarren segidako bi seihilekotan pagatuko zaio, 2004ko ekainean eta abenduan, alegia. Dena den, trukaketa eteten bada, deialdikoak ez diren arrazoiengatik, Hezkuntza Departamentuak egoki iruditzen zaion zenbatekoa berreskuratzen ahalko du.

5. Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari eskatzea interesatuari ordaindu behar zaion zenbatekoa ordaintzeko.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntza Atalari eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 18an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0408885