75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

F A L T Z E S

Herrilurraren desafektazioa hasiera batean onetsirik

Faltzesko Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, lur honen herri erabileraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batez:

_22.450 metro karratu, 25 erregu adina, Macaya alderdian, 13. poligonoko 169. lurzatiko B lurzatiaren puska.

Xedea: Teodoro Vergara Martínez jaunari lagatzea, zezenketetarako aziendaren ustiategia sendotzeko.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Faltzesen, 2004ko maiatzaren 28an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0408690