75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A U R I T Z

Aldaketa, herri aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzari

Aurizko Udalak, 2004ko maiatzaren 18an egin zuen osoko bilkuran, Aurizko herri aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa behin betikoz onestea erabaki zuen. Aldaketa hori 32.2 artikuluari dagokio eta hau da:

"2. Herriko bazkalekuen aprobetxamendua zuzenean adjudikatuko zaie Ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia unitateen titularrei.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaz osorik edo partzialki hobetuko diren bazkalekuak, nagusiki abeltzaintzan diharduten Aurizko abeltzainentzako bakarrik izanen dira, hobekuntza egiten denetik 15 urteko epean gutxienez.

Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluak dioena betetzeko argitaratzen da.

Auritzen, 2004ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0408669