75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Lur trukea, Angel Istúriz Sanz jaunarekin sinatutako hirigintza hitzarmenaren ondorioz

Iruñeko Udalak, 2004ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-OTS-05 (7/CU).

"Ikusirik batetik espedientean biltzen den dokumentazioa eta bestetik 2000ko uztailaren 4ko (17/CU), 2000ko urriaren 5eko (18/UM) eta 2001eko urtarrilaren 18ko osoko bilkuretako erabakiak, honako hau erabaki da:

1._Lizentzia ateratzeko beharrik ez dagoela deklaratu ondoren, honako finka hau banantzea: "Hiruki antzeko lurzatia, 1.954 metro koadrokoa, honako mugak dituena: iparraldean eta ekialdean, Badostaingo errepidea eta Mendillorrira sartzeko biribilgunea; hegoaldean, katastroko 962 eta 963. lurzatiak eta jatorrizko finka; eta mendebaldean, jatorrizko finkaren gainerakoa", egun katastroko 5. poligonoko 2096. lurzatia (zati bat), eta antzina katastroko 5. poligonoko 199. lurzatia. Hona hemen lurzati horren nolakoa: "1.540,90 metro koadroko lurzatia, honako muga hauek dituena: iparraldean eta ekialdean, Badostaingo errepidea eta Mendillorrira sartzeko biribildunea; hegoaldean, katastroko 962 eta 963. lurzatiak eta jatorrizko finkaren gainerakoa". Erabaki honi atxikirik doa banandutako lurzatiaren planoa, 1 zenbakiko dokumentua osatzen baitu.

Jatorrizko finkan eginiko banantzearen ondorioz, 397,44 metro koadroko azalera izanen du eta bere horretan mantenduko ditu mugak, salbu eta ekialdean, alde horretan banandutako lurzatia izanen baitu mugakide.

2._Katastroko 5. poligonoko 2096. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea.

3._Angel Istúriz Sanz jaunarekin sinatutako hitzarmena betetzeko, hori osoko bilkurak berretsi egin baitzuen 2001eko urtarrilaren 18an baita klausula gehigarria ere 2002ko abuztuaren 3an, lur trukea egitea erabaki da, hain zuzen ere katastroko 5. poligonoko 199. lurzatiaren zati bat (egun katastroko 5. poligonoko 2096. lurzatia baita) eta mugakide den bidearen zati bat, biribilgunearekiko lotunean,. Hori guztia grafiatua dago, erabaki honi atxikirik doan 2 zenbakiko planoan. Hona hemen trukatu behar den finka, Angel Istúriz Sanz jaunarena baita: "lurzatia, Ermitagañako dermioan, San Juan de la Cadena edo Rincón de Berichitos, Iruña, egun Arcadio María Larraona kalea; lauki antzekoa da, zapiehun eta berrogeita bost metro eta hogei dezimetro koadro egiten duena. Mugak: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, bere jatorrizko finka; eta hegoaldean, Arcadio María Larraona kalea". Grafiatua dago erabaki honi atxikirik doan 3 zenbakiko planoan. Trukearen transmisioak egin dira karga, gain-karga eta errentamenduetatik libro.

4._Onartzea katastroko 3. poligonoko 1330. lurzatia, Angel Istúriz Sanz jaunaren baita, eta, hirigintza hitzarmenari jarraikiz, jaun horri berari erabaki honen 1 zenbakian banandu eta zehaztu den lurzatia ematea.

5._Besterentze hori baldintza suntsitzailepean jartzea, alegia Iruñeko Udalari emandako finkak egiazki behar duela izan kargetatik libro.

6._Iruñeko Udalaren aurrekontuan kreditu bat sortzea, dirusarrera eginen baita, eta horretarako aurrekontuko kontusaila sortuko da 30/43221-770000 zenbakiko "Hirigintzako kudeaketa. Enpresa pribatuendako kapital transferentziak", 20-60000 zenbakiko "Lurrak" kontusailean aurreikusi gabeko dirusarrerek sortua eta finantzatua. Zenbatekoa 450.275,85 euro da, MC 204003885 eta MI 204003881 agirien arabera.

7._Baimentzea eta xedatzea halako gastu bat Angel Istúriz Sanz jaunaren alde, lehenago zehaztu diren kontusailean eta zenbatekoetan, aipatutako dirusarrera horrek finantzatua. Horren gaineko pagamendua eta kobrantza orekatuko dira formalizazio bidez.

Kontabilitate-agiriak, hau da aurrekontu kontabilitatea ukitzen baitute bai gastuetan eta bai dirusarreretan, 450.275,85 euro egiten baitute, honako erabaki hau hartu ondoren eta kreditua sortzeko aurrekontuan egin beharrreko aldaketaren kontabilitatea prestatuko dira.

Orobat, erabaki hau hartutakoan, udal kontabilitateak idazketa eginen du ondareko kontabilitatean lur trukearen ondorioz izaniko aldaketak agertuz, ez baitira aurrekontuan islatzen, eta 619.111.58 euro egiten baitute.

8._Erabaki honen berri Nafarroako Gobernuari ematea, Toki Entitateen gaineko Ondasunen Erregelamenduko 140.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2004ko maiatzaren 13an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0408661