75. ALDIZKARIA - 2004ko ekainaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2004ko maiatzaren 21ean egin bilkura arruntean, bertzeak bertze hau erabaki zuen (3. puntua):

1. Behin betikoz onestea Erratzuko U.E. 1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Plaza arkitektoak prestatu du, eta EHAEOak ikus-onetsi du, 2004ko apirilaren 7an, eta horrexetarako irekitako espedientean dago, Lindutx Baztán, S.L.k sustatu baitu.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

3. Lindutx Baztán, S.L.ri obra lizentzia ematea, egin dezan Erratzuko U.E. 1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, testu bategina, Plaza arkitektoak prestatua eta EHAEOak 2004ko apirilaren 7an ikus-onetsia, jabetza eskubidea izan ezik, hirugarrenen kalterik gabe eta 3.337,23 euro ordainduta, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioarengatik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon, 2004ko maiatzaren 24an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0408564